Hasiera Elkarte Kultural Guztiak Agenda - ekitaldiak - Albisteak Idatziak Zerbitzu gehiago Web Loturak Laguntza Kontaktua Bilatzailea Euskaraz
Nor dago Online
Momentuan 9 pertsona eta 0 kide daude online |
|
|
 |
 |
 |
 |
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak hainbat diru-laguntza onartu ditu
05 May 2009 Eusko Jaurlaritzaren jarduneko Gobernu Kontseiluak euskararen eta kulturaren esparrura zuzenduriko hainbat neurri onartu berri ditu. Adostutako neurrien artean aipagarriak dira kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak bermatzekoak eta euskarazko liburugintza sustatzekoak.
Batetik, Industria, Merkataritza eta Kontsumo sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenaren haritik, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideei buruzko 123/2008 Dekretuaren aplikazio-eremuko entitateei zuzendutako laguntza-deialdia onartu du Gobernu Kontseiluak, 2009an kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatze aldera Dekretuak ezartzen dituen hizkuntz betebeharretara egokitzeko. Guztira 600.000 euroko diru-laguntzak bideratzea onartu da.
Bestalde, Gobernu Batzordeak Kultura Sailak aurkeztutako euskarazko literatura liburugintza bultzatzeko deialdia onartu du, 514.000 eurorekin hornituta. Sustapenerako deialdi horren bitartez euskarazko literatura liburugintza bultzatu nahi da. Deialdira aurten euskaraz a ekoiztuko diren literatura-liburuak aurkez ditzakete argitaletxeek.
| Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2008
13 Jan 2009

Igor Elortza, bertsolaria
"Tarteka plazaz plazako zirkuitutik distantzia hartzea beharrezko da", "Nik aurtengo Bizkaiko Txapelketan ez dut izan beldur larregirik. Ez dut uste demostratu behar dudanik txapel bat janzteko kapaz naizenik. Erakutsi behar dudana da nire bertso ibilbidean koska bat garatzen ari naizela. Ibilbide bat daramazunean, hainbatetan erakutsi duzunean hor ibiltzeko maila duzula eta bertsozaleek zure bertsokera eta nortasuna ezagutzen dutenean, ez dut uste hain garrantzitsua denik. Baina oraindik plazarik egiten ez duenarentzat ezinbestekoa da, eta behin baino gehiagotan frogatu ez duenarentzat ere izan liteke".
| Joku olimpikoen medalleroa
20 Aug 2008
| Kontxu Odriozolak - Besarkada Saria
17 Jun 2008
Kontxu Odriozolak jasoko du aurten Besarkada Saria
Euskal Aktoreen Batasunak eskaintzen du sari hau
Ekainaren 23an, Aktoreen 15. Jaialdian omenduko dute Odriozola
Kontxu Odriozola aktore azpeitiarrak jasoko du aurten Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) urtero eskaintzen duen Besarkada Saria. Aktoreen 15. Jaialdian emango diote Odriozolari saria.
Ekainaren 23an omenduko dute aktore azpeitiarra Donostiako Viktoria Eugenia antzokian eta orduan emango diote Besarkada saria. Ekitaldia, Euskal Aktoreen Batasunaren sortu zeneko 20. urteurrena ospatzeko ere baliatuko dute.
Kontxu Odriozola antzerkian ez ezik telebistan ere lan ugari egindakoa da. ETB 1eko Goenkale telesaileko Maria Luisa pertsonaia ezagunari, esaterako, Odriozolak eman izan dio bizia. Hamalau denboraldi egin ditu Goenkale-n. Orain gutxi, telesaila uztea erabaki du eta beste proiektu batzuei heltzea.
Odriozolaren biografia
.2002an argitaratu zuen Azpeitiko Udalak Kontxu Odriozolari buruz Pako Aristik idatzitako biografia txikia. Uztarria.com-en osoa irakur daiteke, helbide honetan.
iturria: uztarria.com
| Jaurlaritzak 4 alegazio Monpaseko pasabidearen kontra
17 Jun 2008 Eusko Jaurlaritzak lau alegazio aurkeztu ditu Monpaseko pasabidearen proiektuak ingurumenean izan dezakeen eraginari buruz egin den ikerketaren aurka. Argitaratu den informazioan bertako ingurune naturalari, bere osotasunean, kalterik ez diola egingo azaltzen duen txostena falta dela dio Jaurlaritzak. Bestetik, pasabidearen interes orokorra ez dela arrazoitu, lanei buruzko txosten teknikoa falta dela eta Autonomia Erkidegoari onespen formalik ez zaiola eskatu diote Jaurlaritzak aurkeztutako alegazioek.
| Karelean taldearekin elkarrizketa
01 Apr 2008
Zestoa eta Azpeitiko musikariek osatzen dute Karelean taldea. Duela gutxi kaleratu dute 56. gelatik lehen diskoa, pop-rock kantuz osatua. Disko hori aitzakia hartuta bildu gara beraiekin, euren musikaz hitz egiteko.
ELKARRIZKETA

| Menchu Gal margolaria hil da
14 Mar 2008

Menchu Gal (Irun, 1918) margolaria hil zaigu bere jaioterrian 90 urte zituela. Margolari ezagunak bere ibilbidean zehar sari ugari jaso ditu: Pinturako Espainiako Sari Nazionala 1960an, Gipuzkoako Urrezko Domina 2005ean eta Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria 2007an. Bestalde, Irungo Udala Gali eskainitako museoa eraikitzea aztertzen ari da, eta helburu horri lotuta iaz margolariaren 37 obra erosi zituen 766.000 euro ordainduta.
Argiak egindako elkarrziketa - hemen -
| Biluzik erakusketaren katalogoa
29 Jan 2008
Dagoeneko prest dugu otsailaren 2a arte KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara aretoan ikusgai dugun Biluzik erakusketaren katalogoa.
Miguel Ángel Álvarezen marrazki eta olio-lanen irudiez gain, ondoko osagarriak ditu katalogoak:

-Artistaren aurkezpen biografikoa, Mayi Setién erakusketaren zuzendari artistikoak idatzita.
-Artistaren lagun Jorge G. Aranguren poetak idatzitako testua: Sentsualitate sublimatua: Miguel Ángel Álvarez biluziak.
-Castillo Suarez idazlearen testua: Erauziko dizkizut belarritakoak.
Azken honek Miren Agur Meabe idazlearen pasarte honekin hasten du bere testua:
Azala, neurri batean, paper bat da, barruko kanpora ateratzen eta kanpokoa barneratzen duen papera. Eta kode berezi batek araupetzen du, ez duelako arau finkorik: norberak asmatzen, egokitzen edo aldatzen du. Pertsonala da, eta eskutik eskura pasaezina. Isila da eta dena dio. Oraindik baduzue erakusketa ikusteko aukera. Otsailaren 2tik aurrera, katalogo honetan, paperean, gordeko dugu bertan ikusitakoa.
| Antzezkizuna Ginol Taldea
02 Feb 2007
Antzezkizuna Ginol Taldeak, helbide eta telefono berriak.
Errementarien plaza, 8 48210-OTXANDIO (Bizkaia) 945 450601 www.euskalnet.net/antzezkizuna antzezkizuna@euskalnet.net 659 560696 676 877568
| Hizkuntz eredu "bakar eta malgua" proposatuko du Euskadiko Eskola Kontseiluak
02 Feb 2007
Euskadiko Eskola Kontseiluko Batzorde Iraunkorrak hezkuntza sisteman hizkuntz ereduak aldatzeko proposamena onartu zuen atzo (1) Gasteizen egindako batzar orokorrean. Proposamenaren arabera, 1982ko Euskararen Erabilpena Normaltzeko Legeak eta 1993ko Euskal Eskola Publikoaren Legeak ez dituzte helburuak bete, hau da, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleak hamasei urterekin elebidunak izatea. Segi irakurtzen... | Goio Monreal: «Hizkuntza bezain inportante izan dira gure instituzio historikoak»
01 Sep 2006 Zuzenbidearen Historian katedraduna da Goio Monreal eta kutsu horixe dario haren izaerari berari ere. Zuzenbide eta historia ikasgaia egin du elkarrizketa. Gozamena luke ikasle saiatuak. Goio Monreal politikari ere izan zen, ordea, eta badu hortik ere. EHUko errektore eta Eusko Ikaskuntzako lehendakari ere izanak eskarmentu handiko egin dute eta barru-barrutik ari denaren jakituria du. Nafarroan bizi eta ari da lanean baina AEBetan igaro du aurreko ikasturtea. Etorri berritan hartu gaitu etxean.
Segi irakurtzen... | Abian da Indalezio Ojanguren argazki lehiaketa
01 Sep 2006 Eibarko Indalezio Ojanguren XIX. Argazki Lehiaketa abian da jada. Argazkiak urriaren 17a baino lehen aurkeztu beharko dituzte partaideek. Irabazleen izenak urriaren 21ean jakinaraziko dituzte eta sariak azaroaren 3an banatuko dira. Lan sarituak eta hautatutako beste batzuk Portalea aretoan zabalduko den erakusketan ikusteko aukera izango da azaroaren 19ra bitartean.
| |
 |
 |
 |
 |
|
|
|
|